Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hárek gerrako úmiak 'Aquellos 'niños de la guerra' de Eibar: gerrako umeei egindako grabazioen dokumentala sarean eskegita

2013/05/31
Dokumentalak 15 minutuko iraupena du eta 2012an elkarrizketatu ziren 'gerrateko umeez' gain "Eibartarren Ahotan" proiektuan elkarrizketatu zirenak ere batu dira.

kus-entzunezko honetan joan zen urtean grabatu ziren umeen esanak (Nieves Acha Garmendia; Jesusa Astigarraga Carral, Roberto Altuna Iriondo, Alicia González Acha, Jose Antonio González Acha; Roberto Marcano Magunacelaya; Jose Mari Oyarzabal Landa; Juan de los Toyos Garay; Juana Unzueta García eta Begoña Zaldibar Oyanguren) eta “Eibartarren Ahotan” proiektuan egindako grabazio zahar batzuetan zeudenen testigantza ahaztezinak (Margarita Murguizu, Javier Echeverria Eguren, Jose Ocamica Clementi) batu dira. Baita “Los niños de Rusia” pelikulako zati bat ere Piedad Vega de la Iglesiaren testigantza jasotzen duena.

Dokumentala gure webguneko bideoen atalean ikusi daiteke.

Dokumentuaren akzioak