Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gari-jotzea izango da gaur Eibarko Zozola baserrian. Galsoroak bost gari mota zahar ditu

2022/07/15
Eibarko baserrietan galsoro asko zegoen 60ko hamarkadara arte; errotak ere, jakina, martxan zeuden sasoi hartan.

Gari-lanak.

Gaur egun ez da oso ohikoa garia ereitea eta Eibarko Zozola baserria da bakarrenetakoa Gipuzkoan, orain dela 12 urte ingurutik hona ari baitira gari-uzta biltzen.

Etxaldean sasoi batean gari dezente hartzen zela jakinean,  berriro gari-lanetan hastea otu zitzaien, alde batetik,  etxeko garia erabiltzeak halako zer berezi bat ematen diolako egiten duten ogi ekologikoari eta, bestetik,  lanik zaharrenetako bat erakusteko eta ezagutzera emateko  modua delako, izan ere, uzta-biltzeko garaian, jendea auzolanera gonbidatzen baitute.

Eibarko gariaren historiak soka luzea du eta Eibarko Artxiboaren dokumentu askotan islatzen da, ohikoa izaten baitzen baserriko errentariek errenta urtean gari-anegekin ordaintzea.

Zozola baserriak gari-jotzeak gure herrian izan duen garrantzia dakarkigu gogora.

 

Gari-saila, Zozola (Eibar)

Gari-saila Eibarko Zozola baserrian.

Gari-ebaten (Eibar)

Gari-ebaten.

Gari-joteko makina

Gari-joteko makina.

Gari-garbitzeko makina

Gari-garbitzeko antzinako makina.

Gari-garbitzen

Gari-garbitzen.

Etxeko errota txiki elektrikoa

Errota elektriko txikia.

Dokumentuaren akzioak