Igor Goñi, Iosu Txueka eta Javi Buces adituak izango dira eskoletan antolatutako hitzaldien protagonistak

Javier Buces (argazkia: Aranzadi.eus)
Urtero bezala, aurten ere, herriko eskolekin lankidetzan hitzaldi-jardunaldia antolatu du Ego Ibarra Sailak. DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldiak izaten dira, eta eskolak dira gaia aukeratzen dutenak, gehienetan, helburua ikasgaien gaitegiarekin erlazioa izatea baita.
Hona hemen 2025eko martxoan izango diren 4 saioen gaineko informazioa:
Martxoak 13 (10:45), La Salle Ikastetxean:
- “Trantsizio garaia: 1977ko aministia legea; bortizkeria politikoaren inpaktua eta gatazka sozialak” Javi Buces Cabello (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Martxoak 17 (12:00), Eibarko Institutuan:
- “Lehen mundu gerra eta armagintza. Industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Martxoak 24 (12:00), Eibarko Institutuan:
- “Lehen mundu gerra eta armagintza. Industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Martxoak 28 (11:00), Udaletxean (Aldatzeko ikasleentzako):
“Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian” (1880-1923). Iosu Txueka Intxusta (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Hitzaldiak euskaraz izango dira, eta, nahiz eta ikasleei zuzendutakoak izan, herritarrek ere gerturatzeko aukera dute. Hori horrela, hitzaldiren batera joan nahi izanez gero, helbide honetara idatzi beharko da: egoibarra@eibar.eus.
Dokumentuaren akzioak