"Indalecio Ojanguren" XXIII. Argazki Lehiaketa (2010)
2010/07/26
Eibarko Udalak, Eibarko Klub Deportiboaren laguntzarekin "Indalecio Ojanguren" XXIII. Argazki Lehiaketaren aurtengo oinarriak kaleratu ditu.
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/indalecio-ojanguren-xxiii.-argazki-lehiaketa-2010/@@images/6d42fa5a-daca-4f5a-b43b-b3abb101b9bd.jpeg)
Indalecio Ojanguren (Guregipuzkoa.net, CC-by-SA)
Lanak 2010eko urriaren 8ra arte entregatu daitezke Eibarko udaletxean (Pegora), inoiz saritu gabeak eta gehienez ere 3 argazki ekarriko dira zuri eta beltzean eta 3 koloretan. Erabakia 2010eko urriaren 16an hartuko da eta sari-banaketa urriaren 29an izango da. Lanen erakusketa, Portaleko Erakusketa Aretoan, urriaren 29tik azaroaren 21era bitartean izango da. Ikus oinarriak (PDF, 115 Kb).
Sariketa honek Eibarko Indalecio Ojanguren (1887-1972) argazkilari handiaren izena darama.
Dokumentuaren akzioak