Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Indalecio Ojanguren" XXIII. Argazki Lehiaketa (2010)

2010/07/26
Eibarko Udalak, Eibarko Klub Deportiboaren laguntzarekin "Indalecio Ojanguren" XXIII. Argazki Lehiaketaren aurtengo oinarriak kaleratu ditu.

Indalecio Ojanguren (Guregipuzkoa.net, CC-by-SA)

Lanak 2010eko urriaren 8ra arte entregatu daitezke Eibarko udaletxean (Pegora), inoiz saritu gabeak eta gehienez ere 3 argazki ekarriko dira zuri eta beltzean eta 3 koloretan. Erabakia 2010eko urriaren 16an hartuko da eta sari-banaketa urriaren 29an izango da. Lanen erakusketa, Portaleko Erakusketa Aretoan,  urriaren 29tik azaroaren 21era bitartean izango da. Ikus oinarriak (PDF, 115 Kb).

Sariketa honek Eibarko Indalecio Ojanguren (1887-1972) argazkilari handiaren izena darama.

Dokumentuaren akzioak