Informazio berria eskuragarri Lekuak eta Historia atalean
2023an jarri zuen martxan Eibarko Udalak Lekuak eta Historia webgunea, Eibarko eraikinen inguruko datu-base erraldoi bat sortzeko asmoz. Historiaren geruzak balira bezala, 1885, 1925, 1939 eta 1959ko plano horiei esker ikus daiteke gure herriak 140 urtetan izan duen bilakaera.
Eraikinak 3 talde handitan daude banatuta: eraikin industrialak, erlijiosoak eta zibilak. Sortu zen urtean industria eraikinena zen atalik osoena, haren oinarria Mikel Aparicio arkitektoaren ikerketa-lan bat izan baitzen. Azken urteetan, Badihardugu Elkartearekin elkarlanean eta informazioa osatzeko helburuarekin, hainbat eraikin eta gune aukeratzen dira webgunean txertatzeko.
Aurten, 12 aukeratu dira: Arrateko Santutegia, Rialto, San Ildefontsoko Santutxua, Aginagako San Migel Parrokia, Maalako ermita, Untzaga plaza, Armeria Eskola, Alfonso XIII.a pabiloia, Alondegia, La Salle Isasi-Corazonistas, Untzuetako jauregia eta Victoria Eugenia erietxea.
Mapan haien gainean klikatuz gero, eraikin eta gune horien informazio historikoa, argazkiak, planoak eta Eibartarren Ahotan ataletik ateratako elkarrizketak aurkitu daitezke.
Dokumentuaren akzioak