Jose Zugasti eskultorearen erakusketa
2010/05/26
Jose Zugasti eskultoreak egindako lanen erakusketa zabalduko da maiatzaren 27an, iluntzeko 7etan, Alfa Arteren lokaletan, "Eskultura Ezagutu" ekimenaren barruan. Erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera (ostiral arratsaldean itxita), 09:00-13:00 eta 15:00-18:00. Lekua: Alfa, Torrekua kalea 3.
Jose Zugasti Eibarren jaio zen 1952an; Madrileko San Fernando Arte Ederretako Fakultatean eskuratu zuen lizentzia eta une honetan Euskal Herriko eskultorerik ezagunetarikoa da (ikus Curriculuma). Hainbat sari irabazi ditu (Bilbao Ria 2000, Euskal Herriko Bide Ingeniarien Elkargoarena...) eta bere lan asko eta asko bilduma pribatuetan zein publikoetan daude (Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium, Bilboko udala, Agurain, Caixa...). Eibarren ikusteko aukera izango den muestra txiki hori egin duen lan demasaren zatitxo bat baino ez da.
Zugastiren eskultura; Eibarren jarriko dena.
Dokumentuaren akzioak