Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lambretten VII. Topaketa eta posterra

2010/07/08
"Lambretta"ren lagunek poster berezi bat kaleratu dute Eibarko fabrika egin ziren moto haietako batzuekin. Zapatuan jarriko dute salgai 10 euroan.

Zapatuan, hilak 10, Lambretten VII. Topaketa edo konzentrazioa izango da, eta egun horretan, "Lambretta"ren lagunek  kaleratu duten poster berezi  jarriko da salgai 10 euroan.

Hona hemen programa:

uztailak 9
22:30 QUEEN festa pantaila handian.
00:00 LA GUARDIA taldearen kontzertua,  San Kristobaleko Plazan.

uztailak 10
Lambretta Eibar motorren kontzentrazioa
09:00-12:00   Parte-hartzaileen akreditazioa Untzaga plazan. Lambretta Motorren erakusketa.
12:30 Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarren zehar.
13:00 Lambretta motorren desfilea, San Kristobaleko VII. Igoera. Lambretta motorren erakusketa San Kristobaleko plazan. Parte-hartzaileei ongi etorria eta luncha eta parte-hartzaile aipagarrienei sari banaketa.
14:30 Parte-hartzaileen anaiarteko bazkaria Arrate hotelean.
18:30 Ateraldia LAMBRETTA motorretan eta bainua  Mutrikun.
23:00  Udako festa  San Kristobaleko Plazan.

uztailak 11
10:00 Ateraldia eskualdean zehar  hamarretako-bermut eta guzti.
12:00 Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarren zehar.
14:00 Agur ekitaldia.

Dokumentuaren akzioak