MKB Bekaren II. edizioko lehen deialdia hutsik geratu denez, Eibarko Udalak bigarren deialdia kaleratuko du

2024ko azaroaren 30ean bukatu zen MKB Bekaren II. edizioko lanak aurkezteko epea. Ez zen lanik aurkeztu, horregatik, eta gure herriko historia berreskuratzeko eta mantentzeko xedez, bigarren deialdia kaleratzea erabaki du Eibarko Udalak.
Deialdi honek 2025-2027 urteak hartuko ditu, eta berrikuntza dirulaguntzaren zenbatekoaren igoera izan da. Bi urteko ikerketa-lana dela kontuan izanik, oraingoan, 15.000 euroko beka izango da.
Ikerlariek 20 hilabeteko epea izango dute lana amaitzeko, eta denbora tarte horretan lau txosten aurkeztuko dituzte, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin dezan.
Gaia lehenengo deialdiko bera izango da: Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936). Eibarko maistrak.
Aurreko deialdietan egin den bezala, oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratuko dira eta, ondoren, lanak aurkezteko epea zabalduko da.
Ekimen hau herriko historiaren hutsune bat betetzera dator, gai hau orain arte gutxi aztertu baita, eta interesgarria da Eibarko hezkuntza sistemaren oinarriak zeintzuk izan ziren jakiteko.
Dokumentuaren akzioak