Mugarriak, gure herriko historiaren lekuko mutu horiek. Azaroaren 9an, Eibarko Udal Artxiboan. Izenak emateko epea zabalik.
Santutxo Aingerugoardakoa mugarria
Ekitaldiari goizeko 9etan emango zaio hasiera. Hasteko, Yolanda Ruiz Urbón udal artxibariak herriko mugarrien azalpen historikoa emango du "Mugarriak, gure herriko historiaren lekuko mutu horiek" gaiaren inguruan, herriaren sorreratik (1346) mugarriek izan dituzten gorabeherak azalduz; Artxiboan gordetako agiriak ere erakutsiko ditu.
Ondoren, Eibarko Klub Deportiboko Julian Etxeberriak, Periko Iriondo eta Angel Treviñorekin batera, Nola berreskuratu genituen herriko mugarri zaharrak. Metodologia gaia landuko du Eibarko mugarrietan egin zuten ikerketa- eta berreskuratze-lanaren xehetasun guztiak mugarriz mugarri emanda.
Ekitaldirako izena emateko epea zabalik dago urriaren 16tik urriaren 30era arte: izen-abizenak, adina eta telefonoa eman behar dira. Hona hemen: egoibarra@eibar.eus. Gehienez, 30 pertsonantzako lekua dago.
Dokumentuaren akzioak