Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oscar Alvarez historialaren hitzaldiak Eibarko Institutuan: esklabutza XVI. eta XIX mendeen artean. Eibarko kaleetan ere esklabuak ibili ziren

2023/03/17
Horixe da Oscar Alvarez historialariak martxoren 14an eman zuen hitzaldiaren eta 21ean emango duen hitzaldiaren muina

Egilea: Joseba Larratxe

Óscar Álvarez Gila Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gaur egun Amerikako Historiako irakasle titularra EHUko Historia Fakultatean, Gasteizen. Irakasle gonbidatua izan da atzerriko hainbat unibertsitatetan.
Eibar BHI Instituak hala eskatu eta Ego Ibarrak antolatuta, hizlariak esklabutza du hizpide nagusi, eta bere emanaldiak honela laburbildu ditu:  “Gure egungo gizarteko arrazismoaren oinarria ulertzeko, esklabutzarekin egin behar dugu topo. Mendeetan zehar oso ohikoa izan zen gizaki batzuk beste gizaki batzuen jabetza izatea. XVI. eta XIX, mendeen arteko esklabutzari buruz hitz egingo dugu, batez ere Ameriketan garatzen dena. Funtsezko galderei emango diegu erantzuna: nola, zergatik, zenbat… Eta, azkenean, zergatik bukatu zen.”
“Esklabutzari buruz pentsatzen dugunean, burura etortzen zaizkigun irudiek urruneko tokietara eramaten gaituzte. Baina esklabutzak hemen ere bere oihartzunak utzi zituen. Baita Eibarren ere. Alde batetik, eibartar asko esklabuen salerosketan parte hartu eta aberastu ziren. Bestetik, gezurra badirudi ere, Eibarko kaleetan ere esklabuak ibili ziren.”
Hilaren 21eko hitzaldia Institutuan izango da eta euskaraz emango da. Herritarren batek joan nahi badu, ikastetxera bertara deitu behar du (943 899 262) lekua hartzeko.

Dokumentuaren akzioak