Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Otsailaren 12an, zapatuan, Jon Bagües musikologoak San Andres elizan ikusgai dagoen XVII. mendeko kantu-liburuaren inguruan jardungo du

2022/02/08
Hitzaldia San Andres elizan bertan izango da, eguerdiko 12etan.

Jon Bagüés musikologo eta musika-artxibozaina (Errenteria, 1955) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; 1990ean eskuratu zuen doktoretza, La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País tesiarekin. Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari izan da hogei urtez (2000-2020) eta joan zen urtean Manuel Lekuona Saria eman zioten egindako lan eskergagatik. Otsailaren 12an, hura entzuteko aukera izango dugu.

Joan zen abenduan jarri zen ikusgai San Andres parrokiako ondarearen altxorretako bat: XVII. mendeko kantu-liburua, elizak dituen ale guztietatik zaharberrituta dagoen bakarra. Larunbatean musikologiako aditu handi bat entzuteko aukera izango dugu, besteak beste, Catálogo del antiguo archivo musical del Santuario de Aránzazu liburua idatzi duena.

Dokumentuaren akzioak