how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Potxin eta Patxin pailazoak eta Atxia Motxia. Eibarko umien kuadernua: abisu inportantea

Potxin eta Patxin pailazoak hemen izango ditugu azaroaren 28an Coliseoan, arratsaldeko 6retan, baina koadernotxoa ez da egun horretarako helduko, izan ere, koadernatzerakoan, arazoak izan baitituzte
Potxin eta Patxin pailazoak eta  Atxia Motxia. Eibarko umien kuadernua: abisu inportantea
2014/11/26

Guk, Udalak eta Ego Ibarra batzordeak, ez dugu errurik horretan, baina, hala ere, konponbidetxoren bat bilatu dugu Coliseora doazen ume guztiak oso aintzat hartuta.

Egun horretan, Coliseoko sarreran, hara doazen guztiei -hau da, sarrera dutenei- euro biko bono bana emango zaie. Bono horrekin, datorren asteazkenetik aurrera -abenduak 3- Iraolagoitia (Bidebarrieta kalea, 20) eta Guisasola (Fermin Calbeton kalea, 12) liburu-dendetara joan eta liburua euro bitan (2) erosi ahal izango dute. Horrela, Coliseoko ikuskizun ederraz gozaten dutenek % 50aren deskontua izango dute liburutxoan, bere prezioa 4 eurokoa baita.