San Juan sorbaren ohitura zaharrak bizirik jarraitzen du, baita Covid-19aren urte honetan ere.
San Juanetako sorba bedeinkatzera. Azitain.
Eibarren, aspaldi, ospitaleko kaperara joaten ziren baserritarrak sorba bedeinkatzera, hantxe baitago Untzagako ermita zaharraren San Juanen irudia. Gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira San Juan egunean. Elizara joan barik ere badago ohitura, bezperan, gauez, sorba kanpoan utzi eta ilargi amandreari begira jarrita, ihintzarekin bedeinkatzeko.
Sorba bedeinkatuta, sikatzen uzten da, eta hurrengo urteko San Juan bezperan egiten den sura botatzen da berba hauekin:
San Juan, San Juan
Arrautza bi kolkuan
Beste bi altzuan
Lapurrak eta sorgiñak erre, erre!
Garixak eta artuak gorde, gorde!
Dokumentuaren akzioak