Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tailer-herriaren eraikin galduak: ondare industrialari buruzko lanaren azken urratsa.

2019/12/04
Desagertutako industria-eraikin handiak eta tailer garrantzitsuak jorratuko dira lanari akabera emateko.

Alfa Danok Bat behean; goian, Jose Antonio Guisola eskola, Isasiko komentua eta Armeria Eskola. Argazkia: Indalezio Ojanguren, “Gure Gipuzkoa”

Ego Ibarra batzordekideen iritziz, eraikin horiek Eibarko herriaren balioak islatzen dituzte eta herri-ondarearen memoria kolektiboaren parte dira. Gure herriko beharginek egindako lanaren kultur-adierazpenaren lekuko bilakatu dira.

Horrela, azaroaren 20ko bileran, aho batez, Eibarko industria-eraikin desagertuak aztertzea erabaki zuen Ego Ibarra batzordeak; zehazki, hauexek dira Aparicio ikerlariak aztertuko dituenak:

ALFA; Justo Barrenetxea; Zamakola;  JATA; Herederos de Pedro Muguerza; Bascaran; Mendizabal; Gabilondo; Lasa y Azcoaga; Benicoba; Cadenas Iris (biltegia); Ascensio Tellería; Francisco Alberdi;  Benjamín Villabella; Ocamica Hermanos; ORBEA; ELECTROCICLOS; VÍCTOR SARASQUETA; Martín Errasti Cia.; José Crucelegui; Retenaga; Hijos de Aristondo; José Echániz; GAC Arragueta; Ojanguren y Vidosa; Agueda Aguirre; Almacén Unceta; Aldazabal Unceta-Barrenechea Iriondo; Hijos de José Joaquín Aldazabal; Miguel Aldazabal; José Urizar;  Martín Iturri-Castillo; José María Cruceta; Otaola y Vildosola; Aramberri; Margola; Eloy Guisasola; Martin Unceta-Barrenechea y Cía;  Abelux; M. Anitua (tailerra); M. Anitua (nabea);  Genaro Crucelegui; Moisés Ibáñez; Odriozola; STAR; VALENCIAGA; MIGUEL CARRERA; EREÑA Y GUISASOLA; Martín Errasti (errota); Forjas Remigio Etxeberria; Garate y Mendibe; Echasa.

Aztertutako eraikin horiek guztiak Ego Ibarraren webgunean jarriko dira hemendik epe motzera, ardatz kronologikoari jarraituz eta plano historikoen bidez, Eibarko herriaren historia industrialean nabigatzeko aukera emanez.

Dokumentuaren akzioak