Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urtarrila: urte berria ekitaldiz betea.

2011/01/03
Urte berriak ekitaldi asko dakartza: antzerkia, erakusketak, San Anton jaiak, kaleetan kantuz, Aratosteetako kartel leihaketa, “Narruzko Zezen” saria, hitzaldiak... eta beste hainbat ikuskizun.

Maite Arroitajauregi

2011ko urtarrilean kultura ekitaldi asko izango dira (ikus programaren PDFa). Erakusketen atalean "My way..." dugu, Ismael Iglesiasena, urtarrilaren 14tik aurrera. Antzerkigintzan "Vaya Semanita" dugu eta Nerea Lodosaren ikasleek “break dance”a eskainiko dute Coliseoan. Zine-eskaintza ohikoari Zine Klubaren "Mujeres del Cairo" gehitu behar diogu. "Narruzko Zezen" antzez artikulu eta gidoientzako XXVI. Sarietara aurkezteko epea urtarrilaren 28an amaituko da. Eibarko Lagun taldeak, adimen urritasuna duten gazteekin 20 urtean baino gehiagoan lanean ari den taldeak,“Cómo está el patio” ikuskizuna eskainiko du.

Azkenik, Ikasten-en eskutik, hitzaldi eta hizlari ezin hobeagoak  izango ditugu: Maite Arroitajauregui eibartarrak “Valores de la música moderna” izango du hizpide, Felix Elorza “Biotecnología”z arituko da, Montserrat Garate historialari eibartar handiak “El tabaco: historia , economía y sociedad” gaia izango du esku artean eta  Jose Antonio Azpiazu idazleak “Historia de un rapto” hitzaldi ezin interesgarriagoa eskainiko du.

Dokumentuaren akzioak