XIV. Juan San Martin Beka 2019ko ikergaia: Historia. 2001etik hona eman diren bekak eta argitara emandako lanak.
2019/08/30
2019ko ikerketa-lanaren proiektuak Eibarko Udalean aurkezteko epea 2019ko irailaren 2etik urriaren 11ra bitartean izango da.
Juan San Martin Usartzan Klub Deportiboaren mendiko domina jasotzen, atzean Akondia baserria. Argazkia: gure gipuzkoa. Juan San Martin fondoa.
Oraingoarekin XIV. edizioa beteko du Eibarko Udaleko Euskara Batzordeak Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin ematen duen beka honek, 2001ean izan baitzen lehenengoa.
Hona hemen orain arteko irabazleak eta lanak:
- 2001: Antropologia eta Filologia. Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003)
- 2002: Artearen historia eta Historia. Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008)
- 2003: Botanika eta Mendizaletasuna. Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.
- 2004: Kazetaritza eta Literatura. Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013).
- 2005: Zuzenbidea eta Filosofia. Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007)
- 2006: Linguistika eta toponimia. Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010)
- 2007: Antropologia eta Arkeologia. Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.
- 2008: Artea eta Mendizaletasuna. Hutsik geratu zen.
- 2009: Artea. Francisco Javier Muñoz Fernández. Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6)
- 2011: Mendizaletasuna. Haritz Monreal. Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekari uko egin zionez lana ez da amaitu)
- 2013: Kazetaritza. Maialen Odriozola. Eibar.org atariaren analisiaren bidetik.
- 2015: Etnologia. Josu Ozaita eta Jaime Altuna. Itzalitako kalabazen berpiztea (ISBN: 978-84-8438-651-3)
- 2017: Arkeologia. Hutsik geratu zen aurkeztutakoek ez zutelako beka eskatzeko baldintzak betetzen.
Ikusi 2019ko oinarriak.
Ikusi Juan San Martinen biografia.
Dokumentuaren akzioak