Zabaldu da Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar! argazki-lehiaketara aurkezteko epea: urriaren 4tik29ra.
Lehiaketak 2 atal ditu: Harro nago zutaz, Eibar! eta Amorratu egiten nauzu, Eibar!. Aurrenak, Harro nago zutaz, Eibar! atalak Eibarrek dituen gauza onak, Eibarko herriaz harro sentiarazten gaituen hori irudikatzen duten argazkiak jaso nahi ditu. Amorratu egiten nauzu, Eibar! atalak Eibarrek dituen gauza txarrak, Eibarren amorrarazten gaituena irudikatzen duten argazkiak bilduko ditu.
Izena emateko epea zabaldu da eta 2021eko urriaren 4tik 29ra izango da (egun biak barne); epea hasi baino sei hilabete lehenagotik Eibarren bizi den adin nagusiko edonork har dezake parte.
Sistemarik errazena bilatu da herritarren parte-hartzea sustatzeko eta argazkiak bidaltzeko: formulario bat beharko da elektronikoki. Hona hemen esteka: https://formularioak.eibar.eus/eu/argazkiaeibar.
Argazkia JPG formatuan aurkeztu behar da. Gehienez ere 2000 pixelekoa izango da alderik handienean; erresoluzioa 300 ppp-koa izanik.
Argazki bakoitzeko izen-emate edo inskripzio bat egin beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki original 1 aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean. Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideek (6 bozka) eta Ego Ibarra batzordekoek (5 bozka) osatutako Epaimahai ofizialak aukeratuko ditu argazki irabazle biak (argazki bana atal bakoitzeko), eta 500 euroko saria jasoko dute.
Bestalde, 150 euroko sari bi emango dira, epaimahaiak hautatutako argazkietatik, herri-bozketa bidez hautatutako argazkietarako. Herri-bozketarako, Epaimahaiak aukeratuko dituen argazki finalistak Udalaren webgunean jarriko dira 2021eko azaroaren 17tik 30era, herritarrek botoa eman eta sail bietako argazki bana aukera ditzaten.
Urriaren 4tik 29ra, herritarrek beren argazkiak lehiaketa honetara bidaltzeko aukera izango dute, Eibarko alde onak eta txarrak ikusarazteko aukera paregabea.
Dokumentuaren akzioak