Zuloaga (1870-2020). 27 margolan Eibarko 27 ehun-dendatan
Ignacio Zuloaga. Museo Ignacio Zuloaga, Pedraza.
Eibarko 27 dendatan beste horrenbeste margolan erakutsiko dira datozen egunotatik aurrera. Gure argazki-bildumetan ikusi ditzakezue Zuloagaren lanak.
Pandemia garai honetan tokiko merkataritza babesteko jarri diren koadroak ekimenean lagundu duten zortzi museo edo erakunde hauetatik datoz: Fundación Zuloaga (Zumaia), Museo Nacional de Arte Reina Sofía, Museo Ignacio Zuloaga (Pedraza), Madrilgo Konplutensea, Museo Carmen Thyssen Málaga, Museo de Bellas de Bilbao-Bilboko Arte Ederretako Museoa, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando eta Museu Nacional d’Art de Catalunya.
Margolanen izenak asmatzen dituztenen artean zozketa
Denda bakoitzean dagoen koadroaren titulua zein den jakitea, parte hartzeko txartela eskatzea, datuak betetzea eta koadroa dagoen dendan lagatzea txartela. Horixe da egin behar dena, eta, hala, zozketan parte hartzeko aukera izango da, denda bakoitzean jarritako sakuan (bakoitzak berea dauka) sartutako txartel guzti horietatik bat aterata. Abenduaren amaieran egingo da zozketa, eta 100 euroko saria emango da denda bakoitzeko.
Dokumentuaren akzioak