Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zuloagaren koadroen zozketa Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde

2021/01/12
Udalak, hitzarmen bidez, Elikagaien Bankuaren eskuetan laga ditu haiekin zozketa egin dezan txartelak salduz. Batutako dirua erakunde horrentzat izango da.

Zozketatzen den margolanetako bat Gratzina dendan. Argazkia: Silbia Hernández, eta kitto!

Iazko abenduan, Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, lehiaketa bat antolatu zen pintorearen 27 koadroen argazki-kopia baimenduak Eibarko oihal-dendetan jarriz, haren obra gogoratzeko eta zabaltzeko asmoz. Parte hartu nahi zuenak koadroaren izena asmatu behar zuen eta txartel bat bete. Abendu amaieran txartel guztiekin 27 bono banatu ziren (bakoitza 100 eurokoa) denda horietan gastatzeko; pintorearen lanaren zabalkundeaz gain, keinu bat egin nahi zitzaion herriko merkataritzari.

Orain, Elikagai Bankuaren lana aitortzeko eta  laguntzeko xedez, Udalak erabaki du hitzarmen bat sinatzea entitate horrekin eta koadro guztiak haren esku uztea. Bankuak margolanak zozketatuko ditu txartelak salgai jarriz.  

Zozketa urtarrilean zehar egingo da euro batean salgai egongo diren txartelen bidez. Beraz, parte hartu nahi duenak oihal-denda horietako batera joan eta eskura dezake euro batean salgai egongo den txartela. Urtarrilaren 25 eta 26an Elikagai Bankuak koadroak jasoko ditu (dendetako 27ak gehi Liburutegikoa) eta, gero, zozketa egingo du.

Margolan guztien argazkiak ikus ditzakezu gure argazki-galerian. Et zozketa-txartelak honako denda hauetan eskuratu ahal izango dira:

1. CEDRY
2. CLOSET
3. CORRAL
4. DANDARA
5. DOROTI
6. EL VESTIDOR
7. GRATZINA
8. GUBY HOMBRE
9. HELMET HOUSE
10. IKUSI MAKUSI
11. IRRITSA
12. KOPIÑA
13. LA GUINDA
14. LOLA´S
15. LUA
16. MUMA
17. NO COMMENT
18. NONA
19. OIHAL
20. ROCA
21. SASTRERIA AZPIRI
22. TWINS
23. UMEA
24. URDANIBIA
25. VIECO
26. XARE
27. ZURI-ZURI

 

Dokumentuaren akzioak