Gisasola (Mandiola)
1498koa da ezagutzen dugun aipamenik zaharrena, baina Gisasola familiaren lehenengo aipamena 1340koa da. Oso abizen ezagun eta ugaria da Eibarren (11 alkate izan dira abizen honekin). Gisasola baserria oinetxea da. 1664 urtean lortutako Hidalgia liburua eta Arma-agiria ere gordeta dituzte baserrian bertan. Baserriak familiaren armarria du sarrerako ateburuan. Armarrian aingeru bi agertzen dira eta gerratean bietako bat apurtu egin zen. 1964an egurrezkoa zen sabai aldea erre egin zen. 1976an korta berriztu zuten.
Jatorrizko tamainako irudia: 60 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak