Hona hemen Arrateko Ama, Usandizaga disketxeak grabatua eta Arrate Irratiaren laguntzari esker lortua. Usandizaga disketxea Jon Oñatibiak sortu zuen frankismo sasoian.
2020/10/05
Arrateko ama (Larrañaga eta Gisasola, 1933)
Arrateko ama, gure zaindari onena, gure herri dana hartu eta zaindu, Ama. Zure semean eskerrak iritsi dagiguz danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.
Berbak: Don Poli Larrañaga. Musika: Juan Bautista Gisasola
Kantuz kantu liburuan jasotzen den bezala, gaur egun "Arrateko ama" izenez ezagutzen dugun abestia luzeagoa zen hasiera batean. Agur ene Ama izenez idatzi zuten Polikarpo Larrañaga Eibarko parroko soraluzetarrak eta Juan Bautista Gisasola musikari eibartarrak (beste lotura honetan duzue Gisasolari buruzko liburua).
Kantua, Arrateko amabirjinari ez ezik, Soraluzeko Ezoziko amabirjinari ere eskaini zitzaion.
Gaur egun abesten den bertsioa, beheko beste luzeago honen zati bat da:
AGUR ENE AMA
Agur, Ene Ama, Arratetik zatozena! Gure herri dana Zuregana bihurtzera.
Zure Semean eskerrak Iritxi dagizuz; Danok zerura jun gaitezen Ama egizu.
Agur, agur Ama, Gure bihotza zarana! Gure herri dana Guk dakargu zuregana.
Zure Semean...
Arrateko Ama, Gure Amarik onena! Gure herri dana Hartu eta zaindu Ama.
Zure semean...
Ama, har gaitzazu! Zure umeak gara-ta, Gure herri dana Zaindu eta gorde Ama.
Zure Semean...
Zure begi horrek Itzuli zazuz gugana! Gure herri dana Bihurtu, arren! zugana.