Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua
Egileak | Joxe Azurmendi Otaegi |
---|---|
Data | 2007 |
ISBN | 978-84-8438-099-3 |
Orrialde kopurua | 428 |
Prezioa | 27 |
Argitaratzailea | Udako Euskal Unibertsitatea; Eibarko Udala |
Saila | Ego Ibarra - UEU |
Bilduma | Juan San Martin Beka |
Liburu hau trilogia bateko lehena da, eta oinarria hurrengo bientzat: Volksgeist -Herri Gogoa Ilustraziotik nazismora eta Espainiaren arimaz. Esaten da euskal abertzaletasunaren nazio-kontzeptua tradizio alemanekoa dela (erromantikoa, irrazionala, etab.) versus tradizio frantsesekoa (demokratikoa). Kontzeptu erromantiko hori honelakoa litzateke sumarioki: nazio bat funtsean hizkuntza bat da; hizkuntza bat, pentsamendu, mundu-ikuskera, izpiritu bat. Horrela, hizkuntzan eta nazioan daukaguna, izpiritu baten manifestazioa omen da (Volksgeist). Izpiritu hori da nazioaren esentzia, esan ohi da. Egiaz, Volksgeist edo Herri Gogoaren ideia Alemanian adina Ilustrazio frantsesean aurkitzen da, Renan baitan gero, eta XIX. mendeko filosofian bezalaxe XX.eko giza zientzietan, not last atzo eta gaurko praxi politikoan: Frantziako Iraultzaren hizkuntz politika jakobino eta nazionalismo espainol "liberaletik" nazional-sozialismo alemaneraino. Trilogiak ideia horien nondik norakoak aztertzen ditu. Oinarri-oinarrian hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanaren auzia dago -hortik jalgi da herri bat oroz gain hizkuntza edo kultura bat delako ideia. Hori duzu lehen liburuki honen gaia, arazoa filosofian eta bereziki Humboldt-en obran aztertuz. Hizkuntza eta pentsamendua Humboldt-en aurretik eta gaur egungo filosofian, antropologian eta zientzia kognitiboetan ere begiratzen dira.
Jaitsi PDFak
Dokumentuaren akzioak