Eibarko Idazlanen Datu-basea
Datu-base honetan biltzen dira:
-
Eibarko idazleek idatzitako lanak edo Eibarri buruzkoak
-
1829-1975 bitartean argitaratutakoak
Lorea Elduaien historialariak 1989. urtean landu eta egiten hasi zen datu-base honetan Eibarko idazleek eta Eibarri buruz idatzi dutenek han-hemenka hainbat aldizkaritan argitara eman dituzten lanak daude, batik bat, artikuluak. Fitxarik zaharrena Eugenio Llagunorena dugu, 1829koa. Hortik aurrera hainbat idazleren lanak biltzen dira, asko ezagunak (Romualdo Galdos, Toribio Etxebarria, Juan San Martin, L.A. Aranberri "Amatiño", Serafin Basauri, Imanol Laspiur, Jose Ramon Etxebarria, Pedro Zelaia...) beste asko ez horrenbeste (Iturrioz, Jose Guisasola, Gabriel Manterola, Jon Beiztegi, Josu Arkotxa, ...). Jorratutako aldizkarien artean, batzuk aipatzeagatik, ondoko hauek ditugu: Euskal Esnalea, Karmel, La Esfera, Euskal Erria, Anaitasuna, Zeruko Argia, Eusko Folklore, Egan, Deia, Hoja de Lunes, Eibar...
Dokumentuaren akzioak