Txarrijatekua
EITTEKO BIHAR DANA.
Kilo bat patata; kilo bat baba baltz; 500 gramo aza, zehe-zehe ebaitta; 500 gramo zanahorixa; kilo bat kipula; 150 gramo urdaiazpikua pikatuta; 750 gramo sahieski; 20 koillarakada olixo.
ZELAN EIÑ.
Ipiñi tarteria sutan eta 20 koillarakada olixo bota. Berotuta daguanian, kipulia bota bertara. Gorritzen danian, zanahorixia zehe-zehe einda bota. Zanahorixia eta kipulia koloria aldatzen hasten diranian, enparauak bota: urdaiazpikua, sahieskixa zati haundixetan ebaitta, baba baltzak, patatak takutan apurtuta eta azia. Hau dana su bajuan 20 miñututan suestittu (rehogau). Honen ostian, ur irakiña bota. Gatza be eiñ eta gitxi gora behera 35 minututan agosten euki.
(Batuak Elkartea).
Dokumentuaren akzioak