Felisa Loyola Eguia (1921-1999)
1921eko apirilaren 21ean jaio zen Eibarren. Irakasle ikasketak burutu zituen Eibarren, eta ikasketak amaitu ondoren, gurasoei lagundu zien euren "Bar Loyola" jatetxe famatuan, 1930etik 1956ra bitartean familiaren taberna izan zena.
Handik denbora batera maistra izan zen Aldatzeko mojen ikastetxean, Udaletxeko eskoletan, Santakrutz eskolan eta Azkoitiko Madarixa auzoko eskolan. Handik, Urkiko eskoletara joan zen lanera eta gero zegokion erretiroa hartu zuen.
Maistra eta aldi berean sukaldari aparta: Goi Argi Elkartean 1960tik 1978ra aritu zen sukaldaritza-klaseak ematen. Ikastaro bakoitzean 25-30 pertsona inguru batzen zituen. Ikastaro haietan 500 emakumetik gora hartu zuten parte. Iluntzeko 7etan hasten ziren klaseak ematen, etxetik kanpo beharrean ziharduten emakumeek joateko aukera izan zezaten.
Sukaldaritza ikastaroak utzi egin zituen, baina ez zenez geldi egotekoa, San Andres parrokian sekulako lana egin zuen, gaixoen batzordean. 1999ko apirilaren 27an hil zen.
Hemen argitaratzen ditugun sukalde-errezeta hauek Felisa Loyolak Goi Argi-n emandako klaseetan ikasleek jasotakoak dira, ezer gutxi aldatzeke. Izan bitez Felisa Loyola emakume apartaren omen eta gorazarre.
Felisa Loyolaren errezetak (gaztelaniaz)
Irudia: Felisa Loyola bere ama Rufina Eguiarekin, Bar Loyolaren atean.
Dokumentuaren akzioak