Sarroi 1
- Zenbakia
- 56
- Koordenatuak
-
X: 544406 Y: 4779737
Lat: 43.1672066919 Long: -2.45497891399 (+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 499
- Kategoria
- Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Bergara
- Ezaugarriak
Oinarri laukizuzena eta prisma itxura duen mugarria. Lurperatuta dago, eta lurpetik ateratzerakoan muga soilik ikusten dugu goiko aldean.
- Nola heldu
Mugarri honetara heltzeko bide egokiena Azurtzatik joatea da. 054 mugarrira heltzeko deskribatu den ibilbide bera jarraitu behar da. Basoko bi pisten elkargunean dago, eta bidearen beheko aldean. Aurreko mugarritik 313 m-ra dago, 218º hego-mendebalderantz.
- Markak
B eta E letrak izan beharko lituzke.
- Oharrak
Mugarri hau guztiz lurperatuta zegoen. Jose Maria Aguirreren laguntzarekin ―lur-sailaren jabea―, mugarria aurkitzea eta zati bat lurpetik ateratzea lortu genuen. Lurpetik guztiz atera beharko genuela pentsatzen dugu.
Argazkiak
Egin klik argazkietan handiago ikusteko
Dokumentuaren akzioak