Tiburzio Anitua (1848-1938)

Tiburzio Anituak ondo ezagutzen zuen Eibarko Ospitalaren historia: 1563. urtearen inguruan jaso zen, 1794. urtean frantsesek Eibar erre zutenean, ospitala ere kiskalita geratu zenez, Frantzisko Aretak, Argentinako La Plata herrian zegoen abade eibartar batek, 4.000 erreal bidali zituen ospitala berriz jasotzeko. Tiburzio Anituak, bere testamentuan, ondasun guztiak bere jaioterriko ospitalari laga zizkion.
Orduko ospitalaren administratzailea Timoteo Zubiate zen-Eibarko alkate izan zena- eta Anituaren diru-laguntza oso ondo etorri zitzaion ospitala aurrera ateratzeko.

Tiburtzio Anituak Eibarko Ospitalari asko lagundu zion.