Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ohar legala

Eibarko udala - Legezko oharra

Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak.

Web gunearen titularitatea

  • Domeinua: www.egoibarra.eus
  • Titularra: Eibarko Udala (www.eibar.eus)
  • Helbidea: Untzaga plaza, Eibar, 20600
  • Tel.: +34 943708423 eta +34 943708421 (Ego Ibarra batzordea) edo +34 943708400 (Udala)
  • Posta elektronikoa: egoibarra@eibar.eus
  • IFK: P2003100A

Web gunea erabiltzeko ohartarazpenak eta baldintzak

Misioa: Eibarko Udalak Eibarko herritar guztiei eta Internet sarearen erabiltzaile guztiei eskaintzen dien webgunea duzu hau, zeinak erabiltzaileei zerbitzuak eta informazioa ematea duen helburu, bai eta Eibarko herriaren oroimen historikoa eta Batzordeak berak daramatzan jarduerak ezagutaraztea ere.

Eibarko Udalarenak dira eskubide guztiak. Ez dago ez webgunea, ez bertan dauden dokumentuak, agiriak, testuak eta obrak kopiatzerik edo aldatzerik, ez osorik eta ezta zatika ere; hemengo informazioa ezin da inon erregistratu eta bertan agertzen den idatzi oro ezin da informazioa batzeko sistema batean jaso; inongo modutan eta inongo formatan. Horretarako, aurretik,  Eibarko Udalaren baimen idatzia eskuratu behar da.

Baimena eskuratzen duenak, baietza jaso ondoren,  iturria derrigorrean jarri behar du, era honetan: Ego Ibarra (Eibarko Udala-Ayuntamiento de Eibar), www.egoibarra.eus.

Webgune honetan dauden argazki edo dokumentu grafikoak ezin zaizkio beste inori erabiltzen laga, hemen dauden argazkiak partikularren edo hainbat artxiboren berariazko lagapenez argitaratutakoak direlako.

Webgune honetan  pertsona fisiko edo juridiko batzuen iturrietatik datorren informazioa jasotzen denean, edo esteken nahiz beste sistema batzuen bidez beste iturri batzuk eskuragarri jartzen direnean, Eibarko Udalak ez du gune horien edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen erantzukizunik izango.

Eibarko Udalak (Ego Ibarra) ez du hirugarrenek webgunean aurkitzen duten informazioaren erabileraren erantzukizunik.
Eibarko Udalak (Ego Ibarra) ez du bermatzen webguneak nahiz zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko webgunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.

Eibarko Udalak (Ego Ibarra) beretzat hartzen du webgune honetako edukiak, argibideak eta abar edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea.

Eibarko Ego Ibarra batzordeak eta, nola ez, Eibarko Udalak, webgune honek ahalik eta eraginkortasun handienaz funtzionatu eta sortzean ezarritako helburua bete dezan nahi du, horregatik mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko bitartekoak jartzen ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzean sor daitezkeen eragozpenen edo akatsen erantzukizuna.

Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordeak izango du webgune honetan azaltzen diren baldintzak aldatzerik; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen du, aldaketarik egin balitz ere.

Webgune hau erabiltzeak baldintza hauek guztiak onartzea dakar, bat bera ere ahazteke.

 

Dokumentuaren akzioak