how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Javier Etxeberria Eguren

1927ko urriaren 17an jaio zen San Andres Pasialekuko 3. zenbakian. Aita, Eulogio Echeverria “Querido” eta ama Josefa Eguren. Mendizale sutsua, ume-umetatik Klub Deportiboko kide izan zen. 5 urte besterik ez zituela, 20 mendi egin zituen eta 18 urterekin 100 mendiko txapelketa egina zuen. Gerra Zibila irten zenean, gerrako umeak zeramatzan eta Santandertik abiatu zen itsasontzi batean, Belgikarako bidea hartu zuen amarekin batera. 2 urtean zehar Liejatik gertu bizi izan zen eta tropa alemandarrak II. Mundu Gerran Belgika hartu zutenean itzuli zen Eibarrera. Armeria Eskolan ikasi zuen eta Alfa lantegiko ofizina teknikoan lan egin zuen. Lan kontuak zirela eta 5 urte pasa zituen Mejikon. Armeria Eskolako ikasle ohien Elkarteko kide izan zen. Mendia eta arrantza izan ziren bere bi zaletasun handiak. Eibarren zendu zen 2000ko ekainaren 19an.

1927 - 2000

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 AB-196 93 minutu 2000-03-30

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Amamaren aita izan zen lehen "querido"-a Ikusi
2 ALFAko igerilekua eta "montoia" Ikusi
3 Igerilekuan harrapatu zituen lehen bonbardaketak Ikusi
4 Julian "Itsua"-ri igerilekuan gertatutako pasadizoa Ikusi
5 Ume-umetatik mendirako grina Ikusi
6 Simon Aldazabal aitak entrenatzen zuen Ikusi
7 Gerra aurretik, aitak Errugbian jokatu zuen Frantzian Ikusi
8 Atletismoko kirolari ezagunen entrenatzaile izan zen aita Ikusi
9 Gerra aurreko "Club Deportivo"a Ikusi
10 100 mendi gailur 5 urtetan Ikusi
11 Mendi batetik bestera ibiltzeko trena edo autobusa hartu behar Ikusi
12 Simon Aldazabalen ekintza gogoangarriak Ikusi
13 Ahari-topeka eta oilar-jokoa Ikusi
14 Donostiaraino oinez Ikusi
15 Iltzedun mendiko botak Ikusi
16 Eibarko lehen eskiatzailea Ikusi
17 Amuarrainak sardexkarekin ateratzen zituzten Eibarko errekan Ikusi
18 Martin "Querido", Amuategi batailoiko komandantea Ikusi
19 Raketista ugari Eibarren Ikusi
20 Maria "karameleria" Ikusi
21 Aitita pregoilaria zen Ikusi
22 Gerra garaian, 8 urterekin Belgikara Ikusi
23 Emakume eta haurrez beteriko ikatz-ontzia Ikusi
24 Belgikako egonaldia eta itzulera Ikusi