how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Miren Begoña Arriaga Leniz

Eibarko Maria Angela kaleko etxe batean jaio zen Miren, kartutxoak saltzen zituen denda baten gainean. Dendariak deskuidua izan eta su hartu zuen eraikin osoak. Bost urte zituen etxerik gabe geratu eta Txontara lekualdatu behar izan zirenean. Bizkaitarrak zituen gurasoak: Berrizkoa aita, Ispasterkoa ama. Jardiñetako eskolan egin zituen ikasketak. II. Errepublika eta 1934. urteko erreboluzioko oroitzapen garbiak dauzka. Neska koskorra zen gerra zibilak eztanda egin zuenean. Ondo gogoratzen du hura ere. Ispasterko baserrian eta Ereñon pasa zuen sasoi hura, babesean, baina hurbil zuten Gernika eta pasarte zirraragarriak kontatzen ditu.

Gerraostean Eibarrera itzuli eta administrazio ikasketak egin zituen bertako akademia batean. 23 urte zituen El Reno eskopeta lantegiko ofizinan hartu zutenean.  Bertan jardun zuen erretiroa hartu zuenera bitartean. Garaiko lanketa prozesua eta lan-baldintzei buruz dihardu elkarrizketa honetan. 

Mercedes Kareagarekin batera, Eibarko Goi Argi emakume Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen Miren. Elkartearen hastapenak, honen antolaketa, finantzaketa eta ekintzei buruz hitz egiten digu bere ahizpa Arrate Arriaga Lenizekin batera.

Miren Begoña Arriaga Leniz
1921 - 2024

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-680 88 minutu 2019-05-29

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Sute baten ondorioz etxea galdu zutenekoa Ikusi
2 Ibarkurutze eta Jardiñetako eskolan ibilia Ikusi
3 Mugerzaren marrazki eskola Ikusi
4 "Txikitia, txinoentzako" Ikusi
5 Dotrina ostean, kalean jolasean Ikusi
6 Haurtzaroko Ibarkurutze kalea Ikusi
7 Orbeako langilea zen aita Ikusi
8 Gerra zibilak ez zien, zorionez, ezbehar handiegirik eragin Ikusi
9 Gerraostea: etxea konfiskatuta eta errazionamendu garaia Ikusi
10 Gernikara ihes egin bonbardaketaren biharamuna ikusteko Ikusi
11 1934. urteko urriko matxinada Eibarren Ikusi
12 Consuelorekin ikasi zuen bordatzen Ikusi
13 Administrazio ikasketak akademian eta El Reno-ko "ofizinista" Ikusi
14 El Reno lantegiaren kokapena eta ekoizpena Ikusi
15 Bulegoko lana eta lan-baldintzak Ikusi
16 Eskopeta bat ekoizteko prozesuari buruzko azalpenak Ikusi
17 El Reno eskopeta fabrika Ikusi
18 Kotizatze sistema berriari mesfidati erantzun zioten langileek Ikusi
19 Armagina: umetatik ikasitako ofizioa Ikusi
20 "Sociedad Femenina Eibarresa" edo Goi-Argi Elkartea Ikusi
21 Goi-Argi elkartean antolatzen zituzten ekintzak eta finantzaketa Ikusi
22 "Tonbolia" Ikusi
23 Mercedes Kareagaren "Día del seminarista Eibarrés" Ikusi
24 Goi-Argiko neska taldearen irteerak Ikusi