how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Alberto González Acha

Eibarren, Isasi kalean jaio zen 1935an. Amak "Arma Probaderoan" egiten zuen lan eta gerrate garaian herritik alde egin behar izan zuten, "Probaderoarekin" batera. Itzuli zirenean, euren etxean beste batzuk bizitzen zeudenez, Ermura alde egin behar izan zuten. Hantxe ezkondu zen Higinia Solozabal bolibartarrarekin eta lau seme-alaben aita da. Ziortza-Bolibarko andrearen "Anittugoiko" baserrian bizi zen elkarrizketa sasoian. Ermua zein Eibarkoak dira bere ume eta gaztetako gogorapenak.

Alberto González Acha
1935 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-681 75 minutu 2019-09-29
2 EIB-682 65 minutu 2019-09-29

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Gerraurreko Eibar oso txikia zen Ikusi
2 Beste jornaltxo bat ateratzeko, tailer batetik bestera ibiltzen ziren Ikusi
3 Langile etorkin guztientzako zegoen lana Ikusi
4 Eibarko lantegietako ekoizpena Ikusi
5 Renault-i muzin egin zion ALFAk Ikusi
6 Eibarko bizikletagintza Ikusi
7 "El Casco" markako arkatz-zorrozkailua Ikusi
8 "Eibarren ez dena egin, ez dago" Ikusi
9 Ume-umetatik probaderoan Ikusi
10 Probaderoko beharrari buruz: proba desberdinen prozesua Ikusi
11 Erabilezin bihurtze ziurtagiriari buruzko azalpenak Ikusi
12 Probaderoko kartutxoak bereziak izaten ziren Ikusi
13 Eskopetei egiten zizkieten proba desberdinak Ikusi
14 Igeldorako informazio metereologikoa ere jasotzen zuten probaderoko laborategian Ikusi
15 "Andres Unceta" burdindegian edozer aurki zitekeen Ikusi
16 Probaderoko seilua estatuan ekoitzitako arma guztietan Ikusi
17 "Asociación Armera" Ikusi
18 Lau ordainsari jasotzen zituzten Ikusi
19 Tiro-galeria Ikusi
20 Istripuak ohikoak ziren probaderoan Ikusi