how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Benjamin Azpilikueta Antunez

Orbaizetan (Nafarroa) jaioa 1926an, arma ola zaharrarren aurrean. Gurasoak Lizarraldekoak zituen: aita, Marcelino, Lezaungoa, eta ama, Emilia, Abartzutzakoa. Sei seme-alaba izan zituzten. Aita "monteroa" zen eta Orbaizeta inguruko basoak kudeatzen zituen. Bera gaztetatik hasi zen beharrean; hasieran, laguntzaile moduan, baina laster konturatu zen mekaniko lanbidea gustatu egiten zitzaiola, eta hango basoak ustiatzen zituen enpresaren makinak eta kamioiak konpontzen hasi zen.  25 urte zituela, 1951n, Eibarrera etorri zen, eta bertan bizi izan da harrezkero. Bere lehenengo lana Marpen izan zen, eta gero Irazola lantegian, dornuan. 30 urte inguru zituela, Alfan hasi zen lanean, eta han jardun zuen erretiroa hartu arte. Hasiera batean dornuan, baina handik "Transfer" makinara pasatu zen. 1956an Alicia Albizu eibartarrarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen. Pelotazale amorratua izan da beti; eskuz eta palaz urte askoan jokatu izan du. Mendian ibiltzea ere beti gustatu izan zaio. Eibarko Sostoa Abesbatzan hamalau urte egin eta gero, San Andres parrokiko koruan kantatzera pasa zen. Jubilatu zenetik egurra lantzen ibili da, eta hainbat erloju eta armarri egin ditu Eibarko Artisten Elkartean. Esan daiteke euskara amarengandik jaso zuela, zaletasuna behintzat. Gurasoak erdaldunak ziren, baina ama neskame egon zen Iruñeko familia batekin. Haiek urtero Donostiara joaten ziren uda pasatzera, eta Benjaminen amak han berba asko ikasi zituen. Gero berak Eibarren ikasi zuen euskaraz; Klub Deportiboan ere ibili zen ikasten. Eibarreraz egiten du, baina hango berbak ere sartzen ditu.

Benjamin Azpilikueta Antunez
1926 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-641 90 minutu 2014-11-10

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Mekaniko lanetan hasi Ikusi
2 25 urterekin, Eibarrera Ikusi
3 Marpe lantegia Ikusi
4 Marpe utzi, eta Irazolan hasi Ikusi
5 Irazola lantegitik Alfara Ikusi
6 Dornuko lanak Ikusi
7 Dornutik, "Transfer" makinara Ikusi
8 Laneko tresnak, euskaraz Ikusi
9 Alfako produkzio lana Ikusi
10 Mekanikari konpontzailea Ikusi
11 1955ean, Alfan sartu Ikusi
12 "Transferra", makina famatua Eibarren Ikusi
13 Alfistak Ikusi
14 Mekanikari lana Ikusi
15 "Transferrak", hogeita hamarren lana egin Ikusi
16 Alfako lan prozedurak I Ikusi
17 Aberiak konpondu behar Ikusi
18 "Transferraren" funtzionamendua Ikusi
19 Bi "Transfer" Ikusi
20 "Tranferraren" kokalekua Ikusi
21 Alfako lan prozedurak II Ikusi
22 Beste mekanikariak Ikusi
23 "Transferra" kendu Ikusi
24 "Transferraren" aplikazioak Ikusi
25 Lanpostu aldaketa eta soldata Ikusi
26 Soldata eta isil-poltsa Ikusi
27 "Sábado inglés" eta ordu extrak Ikusi
28 1.600 langiletik gora Ikusi
29 Lanetik irten eta txikiteora Ikusi
30 Laneko ordutegia Ikusi
31 Josteko makinen salmenta Ikusi
32 Orbaizetako bizimodua Ikusi
33 Euskara Orbaizetan Ikusi
34 Orbaizetatik Eibarrera Ikusi
35 Andregaia bilatu Ikusi
36 "Transferraren" aberiak Ikusi