how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

Eibarko Ardantza kalean jaio zen 1940. urteko otsailaren 5ean. Lau senidetan gazteena eta mutil bakarra izanik, mutilaren jaiotzaren albistea aitak pozarren hartu zuela kontatzen du. Isasi kalean zegoen "Sagrado Corazón" ikastetxean burutu zituen oinarrizko ikasketak eta Lucas Alberdirekin ikasi zuen marrazten udaletxeko marrazketa-eskolan . Hamalau urterekin hasi zen Eibarko "Aguirre y Aranzabal" (AYA) lantegian grabatzaile moduan. Aprendiz bezala jardun zuen Jose Rodriguez Aday, "Errekalde",  grabatzailearen kargura lehenengo urteetan zehar. 1985. urtera bitartean jardun zuen AYAn. Armagintza sektoreak jasan zuen gainbehera nabarmenak eraginda, urte horretan bertan desagertuko da AYA, SORESKO (Itziar, Deba) zeritzon enpresa multzoko partaide bihurtuko delarik. Nahiz eta Jose Antoniok bertan jarraitzeko aukera izan, bere kontura lanean jarduteko erabakia hartu zuen eta horrela jardun zuen, etxeko sukaldean grabatzaile lanetan, erretiroa hartu zuenera bitartean. 

Jose Antonio Albizu Agirrebeña
1940 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-669 100 minutu 2018-03-19

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Sasoi hartako Ardantza kalea Ikusi
2 14 urtera bitarteko ikasketak Ikusi
3 Grabatzaile-mutil AYAn Ikusi
4 "Rubito" grabatzaileari begira ematen zituen orduak Ikusi
5 Lanerako erremintak Ikusi
6 Aprendiz garaian hogei duroko ordainsaria Ikusi
7 Lan baldintzak: soldata, ordutegia eta jai egunak Ikusi
8 Oporretara, lau joan eta bost itzuli Ikusi
9 Kanpotar ugari Eibarren Ikusi
10 Euskaraz jarduten zuten kalean nahiz lantokian Ikusi
11 Eraikinaren banaketari buruzko azalpenak Ikusi
12 Eskopetak apaintzeko modu desberdinak Ikusi
13 Eskopetak "akabatzeko" pausoak Ikusi
14 Grabatuari buruzko azalpenak Ikusi
15 Purdey, Merkel, Holland... grabatu modelo desberdinak Ikusi
16 Grabatzeko erreminta desberdinei buruzko azalpenak Ikusi
17 "Eskuaide" deritzon teknika Ikusi
18 Konplexutasunaren araberako lanorduak Ikusi
19 Eskuz eginiko grabatua versus gaur egungo teknologia Ikusi
20 Emakumezko gutxi AYAn; bulegoan edo kaxak "pikatzen" baino ez Ikusi
21 Armagintzari dagokionean lantegirik handiena Ikusi
22 1980. urtetik aurrerako gainbehera Ikusi
23 SORESKOren sorrera Itziarren Ikusi
24 Damaskinatuari buruz Ikusi
25 Ama eta arreba damaskinatzaileak ziren Ikusi
26 AYAren inguruan zeuden bestelako lantegiak Ikusi
27 Grabatzaileek ez zuten zaindariaren egunik Ikusi