how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Juan Echaniz Urruzuno

Elgoibartarra, ume-umetatik bibolina gustoko zuen eta aitak bat erosi zion. Musika Bandan joten zuen. Lehenengo, Ángel Garate "Beltxi"-rekin ikasi zuen bibolina joten; gero, Salón Teatroan zegoen orkesta batekin ere ikasi zuen. Elgoibartik, astean 3 bider etortzen zen Eibarrera, bibolin klaseak hartzera. "Fomento"an hasi zen bibolinista moduan; ondoren, Rialtoan, jai egunetan. Casino Artistan ere jo izan zuen eta udan Debara joaten zen sarritan. 1931-36 bitartean, Rialtuan jotzen zuen neguko hilabeteetan. Musikaz gain, Elgoibarko futbol taldean ere jolastu zuen. Gerra Zibilak, dena hankaz gora jarri zuen. Santoñan entregatu zen; handik Gasteizera eraman zuten, eta gero Burgosera. Irunen, Kaputxinoen konbentoan egon zen interno ejerzitoarekin, Real Unión futbol taldean sartzeko. Hainbat tokitan bibolina joten jardun ondoren, partikular moduan ere ekin zion, ezkontzatan e.a. beste musikari batzuekin batera.

Juan Echaniz Urruzuno
1912 - 2003

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 AB-166 94 minutu 1999-10-28
2 AB-167 34 minutu 1999-10-28

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Dantzaldiak Rialtoan. Pertsonai ezagunak Eibarren. Diru-batzeak herriz herri Ikusi
2 Eibarko eta Elgoibarko futbol-taldeak; jokalariak Ikusi
3 Futbola: lehia handia Eibar eta Elgoibarren artean Ikusi
4 Fomento Industrialean biolina jotzen Ikusi
5 Dantzaldiak Rialtoan; Casino Artistan Ikusi
6 Rialto dantzalekua: nolakoa zen; dantza-txapelketak Ikusi
7 Rialto dantzalekua: inguruko herrietatik jende asko joaten zen Ikusi
8 Salón Teatro-an egoten ziren ikuskizunak Ikusi
9 Putetxeetako neskak trenez heltzen ziren Eibarrera Ikusi
10 Jaiegunetan dantzaldiak hainbat tokitan Ikusi
11 Fomento Industrial; Errebal kalean zegoen kokatua Ikusi
12 Batzoki zaharra; Don Policarpo Larrañaga Ikusi
13 Garraioak: trena; dilijentziak Ikusi
14 Ángel Garate "Beltxi", musika bandako zuzendari Ikusi
15 Parrokiako orfeoia Ikusi
16 Dantza-lotua, pekatua abadeentzat; inguruko herrien nortasuna, izaera Ikusi
17 Musika taldeak eta musikoak Ikusi
18 Musikaren inguruko azalpenak Ikusi
19 Musikarako zaletasuna; Bilbo inguruko organistak Ikusi
20 Juanito Gisasola eta Albina Madinabeitia Ikusi
21 Soldaduska Irunen egin zuen; gerra garaiko kontuak Ikusi