how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Julian Azkarraga Fuldain

Angiozar auzoko Galarraga baserrian jaio zen. Bera jaio baino hilabete batzuk lehenago Angiozar auzoa Elgetatik Bergarara pasa zen eta, beraz, bera jaio zenerako Bergaran zegoen baserria. Baina beti Elgetarako joera izan zuten, hurbiltasunagatik. Ama zuen Galarragakoa bertakoa eta aita, berriz, Elorrioko Pulla baserrikoa zuen. Gerra sasoian Elorriora alde egin zuten eta aitaren lehengusu baten etxean egon ziren zazpi hilabetez. Azkeneko hilabetea Mendraka auzoko baserri batean pasa zuten, Elorrio bonbardatzen ari zirelako. Etxera itzuli zirenean baserria apurtuta aurkitu zuten. 16-17 urterekin Eibarrera joan zen ofizioa ikastera. Txomoneko lantegian egin zituen hasierako 8-9 urte. Handik Txontako Otxandiano-Etxebarria lantegira joan zen. Han beste 4-5 urte pasa ostean ALFAra joan zen lanera. Mikrofusioan lan egin zuen erretiroa hartu arte.

Julian Azkarraga Fuldain
1928 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 ELG-078 77 minutu 2017-02-15

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Julian Galarra baserrian jaio Ikusi
2 Angiozarren banaketa Ikusi
3 Galarraga baserria Angiozar auzoan Ikusi
4 Andresa Iriondoren istorioa Ikusi
5 Frontea etxe albora Ikusi
6 Elorrion frontea pasa arte Ikusi
7 Bonbetatik ihes Ikusi
8 Eibarrera lanera Ikusi
9 Milizianoak bizkaitarrak eta asturiarrak Ikusi
10 Intxortan balak biltzen Ikusi
11 Hildakoa lurpean Ikusi
12 Baserrira itzulera Ikusi
13 Bonbardaketetan trenen tuneletan Ikusi
14 Gerraostean bonbek eztanda Ikusi
15 Aita Afrikan soldadutzan Ikusi
16 Lau osaba Ameriketan Ikusi
17 Alfan egindako lana Ikusi
18 Lanean giro ona Ikusi
19 Lanean 62 urte bete arte Ikusi
20 Mikrofusioan pieza txikiekin lanean Ikusi
21 Pieza handietatik txikietara Ikusi
22 Piezak edozertarako Ikusi
23 Alfan berrikuntza gutxi Ikusi
24 Txontako tailerrak Ikusi
25 Tailerreko gorabeherak Ikusi
26 Tailerrak edonon Ikusi
27 Alfara izen handia zuelako Ikusi
28 Soldaten gora-beherak Ikusi
29 Emagina etxean apopilo Ikusi