how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Rafael Osoro Alberdi

Osintxuko Ontzola (Oronsola) baserrian jaio zen 1932. urteko urriaren 24an. Ama ere baserrian bertan jaioa zen; aita, berriz, Elgoibarkoa zen. Hamaika senidetan bosgarrena zen Rafael. Bederatzi urterekin hasi eta hamabi urte bete bitartean Osintxuko eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak. Pare bat urtez morroi egon ostean, Soraluzeko "Eugenio Argarate" torlojugintzako fabrikan hasi zen lanean. Hamalau urte zituen orduan. Soldadutza amaitu zuenean sartu zen Eibarko AYRA DUREX lantegian. Autoentzako ordezko piezak eta "Destroyer" karabinak ekoizten zituzten garai hartan. Erretiroa hartzeko garaia iritsi bitartean jardun zuen Rafaelek Ayra Durex-en.

Rafael Osoro Alberdi
1932 -

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 BER-337 92 minutu 2018-04-06

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Oinarrizko ikasketak eta dotrina Ikusi
2 Ikasketak amaituta morroi joan zen Ikusi
3 14 urterekin hasi zen torlojugintzan Ikusi
4 Fabrikara bizikletaz Ikusi
5 Hiru hilabeteko soldata "Gallastegi" bizikleta bat erosteko Ikusi
6 Gurasoei ematen zien irabazitako soldata Ikusi
7 Ayra Durex lantegian lana nola lortu zuen Ikusi
8 Ayra Durex lantegiko ugazabak Ikusi
9 1955. urteko "Orbea" bizikletak 1500 pezeta balio zuen Ikusi
10 Palierrak eta karabinak ekoizten ziren hasieran Ikusi
11 Sei palier orduko Ikusi
12 Kalitate-kontrolerako sailean eman zituen azken urteak Ikusi
13 Emakumezkoa zen kalitate-kontrolean gehiengoa Ikusi
14 Produktibitate-sariak Ikusi
15 Gaizki irtetzen ziren piezak errekara botatzen omen ziren Ikusi
16 Tailerrean bertan zegoen egoitza kanpotarrentzat Ikusi
17 Jende pila etorri zen Eibarrera lanera Ikusi
18 Ayra Durex-en "Master" motorrak Ikusi
19 Lanerako arropak norberak erosten zituen Ikusi
20 Non gehiago irabazi, hara joaten ziren gazteak lanera Ikusi
21 "Destroyer" karabinak ekoizten ziren Ayra Durex-en Ikusi
22 Eraikinari buruzko azalpenak Ikusi
23 Lantegiko sail desberdinak Ikusi
24 Langile egoitzari buruzko argibideak Ikusi
25 Zumaiara lekualdaketa Ikusi
26 Langile mugimenduak Ikusi
27 1963. urteko uholdea Ikusi