how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Secundino Loidi Erquizia

Secundino Eibarren jaio zen, hobeto esanda: Eibarko udaletxean, bere aita udaletxeko atezaina izan baitzen. II. Errepublika aldarrikatu zen eguna gertutik bizi izan zuen: Secundino umea izan zen, bere aitak hala egiteko aginduta, Errepublikaren bandera bila zentro errepublikanora joan zena. Beharbada, Secundinori, aurrerantzean politikarekiko izan zuen konpromisoa gertaera horrek esnatu zion. Une latzak bizi izan zituen gerratean: frontean zegoela, nazionalak Eibarren sartu zirela eta bere aita eraman zutela jakin zuen; ez zuen gehiago bere aitaren berri izan. Armeria Eskolak izan zuen maestriako lehen promozio edo ikasle–taldeko kidea izan zen. Victor Sarasqueta lantegian jardun zuen beharrean eta gero bere tailerra sortu zuen. Txirrindularitza gustukoa zuen eta “Bicicleta Eibarresa”ren sorrerarekin zerikusi handia izan zuen. Club Ciclista-ren presidente izan zen eta baita Armeria Eskolako ikasle ohien elkarteko lehendakari ere. Esparru askotan lan ugari egin zuen Eibarren Secundinok.

Secundino Loidi Erquizia
1919 - 2010

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 AB-198 84 minutu 2000-04-05
2 AB-265 87 minutu 2001-01-16
3 AB-319 58 minutu 2002-05-31

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Tomás Meabe aterpetxea
2 Krisialdi ekonomikoa; Arrateko bidea
3 Salvador Marzana: gizon ekintzailea
4 Tomás Meabe aterpetxearen aurrekaria
5 II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
6 II. Errepublikaren aldarrikapena
7 Apirilaren 14a Eibarren
8 "Muy Ejemplar Ciudad" izendapena
9 Altxamendu militarra Jacan
10 Untzaga plazaren izen-aldaketa
11 Apirilaren 12ko hauteskundeen emaitzak
12 Niceto Alcalá Zamora Eibarren
13 Aita eta aitita udaletxeko atezain Ikusi
14 1936ko altxamendu militarraren eguna Ikusi
15 Udaletxean bizi zirenak Ikusi
16 Gerra garaian, Deustura fusilak egitera Ikusi
17 Armeria Eskolan ikasitakoa Ikusi
18 Armeria Eskolako irakasleak Ikusi
19 Gerran fusilak egin, kartzelara eta soldadutzara Ikusi
20 Udaletxean eskola, institutua, musika banda Ikusi
21 Udaletxearen ingurua Ikusi
22 `Panpo´ ezizena nondik datorkien Ikusi
23 Mikeleteen eraikina eta zeregina Ikusi
24 Telleria alkatea Ikusi
25 GAC, Orbea eta Beistegi txirrindulari taldeak Ikusi
26 Luis Urzelai txirrindularia Ikusi
27 Eibarko bizikletaren antolakuntza Ikusi
28 Eibarrera etortzen ziren txirrindulariak Ikusi
29 Txirrindulari lasterketen antolakuntza eta dirua Ikusi