how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Errepublikaren eragina nesken izenetan

Errepublikaren eragina nesken izenetan. Guraso batzuek ez zituzten euren umeak bataiatu eta, horregatik, ez zieten santu edo santaren izena jarri, bestelakoak baizik: Paz, Nieves, Aurora... edo lore izenak (Rosa, Jacinta..).


Audioa entzun

Hizlariak

Transkripzioa

- Errepublika garaiko gauza bat, fenomeno bat, Eibarkoa da. Oso-oso bitxia omen da eta Eibarko propioa da: nesken izenak. Garai hartan jaio ziren neskek, landare izenak dittuzte: Hortensia, Rosa, Jacinta... eta horrelakoak. Nola esplikatzen da hori?
- Eibarren baziran umiak, ez ziranak izan bautizauta. Eta orduan gurasuak, santu izena ez etsen ipintzen: Aurora, Nieves...
- Bai, lehen esan ditudanak: Rosa edo Hortensia... Eta horiek e... bolada bat izan zan, e?
- Bai... Izen polittak ziran.
- Hala ere, neskak oso politak baldin baziren...
- Nik, lehengusiña bi nekazen: bata Paz eta bestia Nieves.
- Ha hor ba! Libertad ere bazan!
- Libertad be bai! Eta Aurora...
- Baskaranena.
- Baskaranena. Eta beste batzuk be bai... Hori, Aurora, itxuria, Franziatik edo, Reboluziñotik asmautako izena zan.
- Bueno! Horiek guzti horiek dauzkagu...