how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Beharginen arropak: tuniketatik amantaletara

1919rarte, beharginek tunika erabiltzen zuten. Gero traje mekanikoa edo amantala. 1919az geroztik, beharginen lan orduen baldintzak aldatu ziren eta, horregatik, lan ordu libre gehiago zituzten. Paseatzeko denbora gehiago zuten, eta jendea lanetik irtetean arropaz aldatzen zen. 1926-1927 inguruan, janzkera berdindu egin zen klase sozialen artean eta ezinezkoa izaten zen kalean beharginak eta ugazabak desberdintzea.