Eibarko beharginen egoera eta sindikatuen indarra mende hasieran; sozialismoaren hasiera
Eibarren beharra zegoen eta ondo irabazten zen, krisiak ere egoten ziren arren. Ezagun batek esan zion bera Santandertik etorri zela 1914 inguruan Eibarren 7 pezetako soldata zegoela entzun zuelako. Inguruetako soldatarik onenak Eibarren zeuden. Baldintza on horiek 1897an langileek egin zuten grebaren eraginez lortu ziren. Berak aurrekoei entzundako kontuak eta irakurritako kontuak (Castells-en artikulu bat aipatzen du). Pablo Iglesias etorri zen hitzaldia ematera. Eibarko sozialismoaren hasiera izan zen. Bilboko eta Eibarko sindikatuen indarra. Eskuineko sindikatuak ere baziren (katolikoa eta "Solidaridad de Obreros vascos").