Udako eta neguko denboraldiko aisialdia
Udako denboraldian, San Juanetatik Arrateetara bitartean, musika banda egoten zen Untzagan gauez eguenetan, domeketan eta jai-egunetan. Neguko denboraldian zinema ematen zuten. Azitainen eta Arraten soltean eta elkarri helduta dantza egiteko aukera izaten zen eta musikariari ordaindu egiten zieten. Udaletxetik gertu organotxoa jotzen zuten, elkarri helduta dantzatzeko.