how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Neskak eta mutilak kalean elkarrekin jolasean

Dantzatik sortzen ziren garai batean bikoteak. Eskolan aparte ibili arren, neskak eta mutilak kalean elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Orduko jolasak; antxintxiketan (korrika) ibiltzen ziren asko.


Hizlariak

Transkripzioa

- Eta hor, imaginatzen dot, nobixo pareja asko urtengo ziala halako dantzetatik, ez?
- Bai, hortitxik. Nundik ba? Hortitxik.
- Bestela aukera gitxi neskak eta mutillak…
- Bueno, neska-mutillak ibiltzeko ta, hori beti, umetatik. Jolasten ta eso, beti hori… Eskolak-eta ez ziazen mistuak, baiña lagunak kalian igual-igual neska-mutillak ibiltzen giñan, e!
- Bai?
- Bai, bai, bai.
- Jolasian?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta zetara jolasten zenduen holan elkarrekin?
- Onbre, oin ez da jolasten holan. Gu antxitxiketan beti. “Al ocho”, ta “al cero” ta “a katekas” y… Horretxek ziazen jolasak. Horretxek. Normalian beti antxitxiketan.
- Gero bazeren jolas batzuk neskenak espezialak eta beste batzuk mutillenak izango zianak, ez? Edo?
- Bueno, neskenak eta mutillenak, ba…
- Ba, tortolosak edo…
- Bai, hori bai. Bai. Baiña horrek, antxitxiketan, neska-mutillak, e! Bai, bai, bai.
- Eta hori, esan dozuna, “al ocho”, hori ze zan?
- “Al ocho” zan… Aber, “al ocho” zan aiuntamentuari buelta emoten. Ta gero… “al ocho” [haxe] zan. “A katekas” gero, punta batetik bestera. Ta bestia zein esan detsut?
- “Al cero” edo…
- A! “Al cero” zan aiuntamentutik bueltan. “Al cero”. Ta “al ocho”, ez naiz akordatzen ondo, aiuntamentura, ta gero hona aldera etortzen giñan, kioskua zeuan lekuan holatxen “ocho” bat eittera. Holaxen.