how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español
  • Errezeta

Langostinuak Izarra erara

EITTEKO BIHAR DANA.

Langostino kongelatuak; whiskixa; olixua; berakatza; perejilla; gatza.

ZELAN EIÑ.


Langostinuak kongelatuta dagozela, banan-banan hartu eta moztu kutxilluakin erdittik, azpialdetik, erdi eta erdi. Bandeja batian kolokatu eta olixua, berakatza, perejilla eta gatza bota gaiñetik, whiski pixkat batekin (kopatxo bat bandeja bakotxeko). Labian sartzen da bandejia eta 5 miñututan, sua toperaiño eramanda, einda dago.

(Izarra Elkartea).