how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Lindariko gaña 3 zaharra

Zenbakia
06
Koordenatuak
X: 541632 Y: 4781943
Lat: 43.18724 Long: -2.48899
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
415
Kategoria

Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua

Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta hareharriz egina dagoen mugarria.

Markak / Inskripzioak

Alboetan ez dira markak ikusten. Goiko aldean markatuta duen muga ez dator bat errealitatearekin. S bat du ere markatuta.

Egoera

Egoeran onean dago, baina nahiko lurperatuta.

Nola heldu

Lindarira doan pistatik helduta, 90 m inguru jarraitu mendi bizkarretik hegoalderantz. Aurreko mugarritik 25 m-ra dago, 12º ipar-ekialderantz.

Oharrak

Zalantzak dauzkagu mugarri honekin; mugaren gainean dago kokatuta, baina mugaren markak ez datoz bat errealitatearekin. Horrez gain, goiko aldean nahasten gaituen S bat dauka markatuta. Badirudi S marka hori Santa Cruz markesak jartzen zuela bere mugarrietan. Mugarri horretatik hurbil hormigoizko eta zilindro-formako mugarri bat dago, lursail jabedunak banatzeko.