how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Zabaleta 1

Zenbakia
22
Koordenatuak
X: 540745 Y: 4784857
Lat: 43.21353 Long: -2.49969
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
612
Kategoria

Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Markina

Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Markak / Inskripzioak

E eta M inskripzioak ditu zizelkatuta. Plaka metaliko bat du ere erantsita “Markina Xemein eta Eibar / M2” inskripzioarekin.

Egoera

Zatiren bat falta zaio.

Nola heldu

Mundiogañatik Barinagara jaisten den gailurra jarraitu, bidegurutze batera iritsi arte. Bertan aurkituko dugu mugarria, eroritako txabola baten aztarnak dauden lekua baino pixka bat beherago. Aurreko mugarritik 158 m-ra dago, 342º ipar-mendebalderantz.