Garaiguen
- Zenbakia
- 31
- Koordenatuak
-
X: 543753 Y: 4785930
Lat: 43.22302 Long: -2.46257
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 686
- Kategoria
-
Lurralde-muga. Mugarriak hiru udalerri banatzen ditu: Eibar, Elgoibar eta Markina
- Ezaugarriak
-
Mugarriak forma irregularra du eta granitoz egina dago.
- Markak / Inskripzioak
-
Ez da markarik ikusten. Plaka metaliko bat du erantsita “Markina-Xemein – Eibar – Elgoibar” inskripzioarekin.
- Egoera
-
Egoera onean dago, baina sasi artean erdi ezkutatuta.
- Nola heldu
-
Ondorengo hiru bideak elkartzen diren bidegurutzearen eskuinaldean dago mugarria: Kalamuara igotzen dena, parlamentuko iturburura doana eta Iruturrira doana, pinudiaren ertzean. Aurreko mugarritik 929 m-ra dago, 82º ipar-ekialderantz.
- Oharrak
-
1927ko aktak dio landutako kareharria dela. Granitoz egina eta irregularra. Argi eta garbi ikus daiteke aldatu egin zutela beranduago.