Igartuzelai 1
- Zenbakia
- 44
- Koordenatuak
-
X: 545665 Y: 4781268
Lat: 43.18093 Long: -2.43941
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 496
- Kategoria
-
Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Soraluze
- Ezaugarriak
-
Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.
- Markak / Inskripzioak
-
P letra da hoberen ikusten den marka. E hizkia, berriz, ez da ondo ikusten.
- Egoera
-
Eraitsita eta lurperatuta zegoen. Tente jarri genuen argazkiak ateratzeko. Ez dira markak ikusten. Komenigarria izango litzateke zulo bat egitea eta bertan sartzea.
- Nola heldu
-
Igartuko mendi-lepotik hasi eta mendiaren mugatik jarraitu iparralderantz. Bidearen eskuinaldean aurkituko dugu. Aurreko mugarritik 80 m-ra dago, 178º hego-ekialderantz.