Pagomakur
- Zenbakia
- 48
- Koordenatuak
-
X: 545546 Y: 4780629
Lat: 43.17518 Long: -2.44093
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 527
- Kategoria
-
Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Soraluze
- Ezaugarriak
-
Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.
- Markak / Inskripzioak
-
P letra du ikus daiteke. E letra lurrera begira dagoen aldean dago, noski.
- Egoera
-
Lurrean botata dago, eta ikusten zaion aldea egoera onean dago. Komenigarria litzateke tente jartzea eta lurrean ondo sartzea, lurrera begira dagoen aldea higatu baino lehen.
- Nola heldu
-
Igartuko mendi-lepotik hegoalderantz igotzen den eta Illordo mendia ezkerretik inguratzen duen bidea jarraitu, lautada batera iritsi arte. Bidearen ezkerraldean aurkituko dugu. Illordo mendiaren gailurretik 185 m-tara dago, 210º hego-mendebalderantz.