how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Salbadorkurutzea

Zenbakia
54
Koordenatuak
X: 544704 Y: 4780136
Lat: 43.17079 Long: -2.45133
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
549
Kategoria

Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Bergara

Ezaugarriak

Hasiera batean mugarri honek oinarri laukizuzena eta prisma itxura zuen, eta hareharriz eginda zegoen.

Markak / Inskripzioak

Muga zizelkatuta ikus daiteke mugarriaren goiko aldean. E eta B letrekin egon beharko litzateke markatuta, baina B letra tximista batekin desagertu zen eta E letra seguruenik mugarria konpontzeko erabili zuten zementuarekin estalita egongo da.

Egoera

Bi zatitan zegoen hautsita, baina geroago konpondu egin zen.

Nola heldu

San Salbador ermitatik heldu gaitezke, Topinburura igotzen den bidezidorrari jarraituz. Mendi-bizkarra zeharkatzen duen pistaren beheko aldean dago. Azurtzatik ere heldu gaitezke. Lehenengo San Salbadorrera doan bidea hartuko dugu, ondoren bide hori utzi eta eskuinaldetik jarraituko dugu. Metro batzuk aurrerago ezkerrean dagoen beste bide batetik segituko dugu, San Salbadorrera eta Topinburura joateko bidearekiko paralelo dagoena.

Oharrak

Jose Maria Aguirreren bertsioa dugu, mugarria dagoen lur eremuaren jabea. Badirudi duela urte batzuk tximista batek mugarri hau bertikalki 2 zatitan hautsi zuela. Izan ere, zati handi bat falta zaiola nabaritzen da. Ondoan dagoen lur eremuaren jabeak zementu masarekin konpondu zuen (zementuaren kolorea nabaritzen da).